• Argazki galeria amaieran.

Plaza lepo bete eta jendea iñauteri gogoz. Halako irudia zen 12:00etakoa gaur Plaza Zaharrean. Haur, gazte zein ez hain gazte, guztiak bat, txilaba soinean, txarangen doinupean dantzan eta saltoka. Eztanda egin du jaiak, eta asteartera bitarte, irudimena dantzan ibiliko da herriko kaleetan. Egitarau osoa hemen kontsulta dezakezue.

Zuzenean eskaini du www.tolosa.eus -ek txupinazoa eta iñauterien jarraipen osoa egingo da

 

Herritarrek Tolosako Iñauterietako ekitaldi oro www.tolosa.eus -en jarraitu ahal izango dute. Txupinazoaz gain, osteguneko zezen festa eta diana zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Gainontzeko ekitaldien erreportaiak burutuko dira eta web orrian eskegi: danborrada, desfileak, karroza eta konpartsak, txarangak...

Tolosako Udalaren eta Tolosako Iñauteriak sare sozialek unean uneko edukia zabalduko dute, eta herritar nahiz bisitariak #TolosakoIñauteriak traola erabiliz edukia elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.

Argazki galeria