Xabier Isasti Arregi eta Irune Elicegui Perearen 'Erraldoiak' kartelak iragarriko ditu 2018ko San Joan jaiak. Ezagunak zaizkigu izenak, iaz ere beraiek sortutako lana izan baitzen garaile: '15ak1' hain zuzen. Hilaren 25ean amaitu zen bozkatzeko epea eta emaitzen arabera Tolosa eta Getariako kideek osatutako bikotearen lana izan da aukeratua. Erraldoiak ditu protagonista: Bordondantzaria eta Neskatila, Tolosako arkuak gain-jarrita. “Pozik” agertu da bikotea eta ilusio “handiz” landutako proiektua izan dela adierazi dute alkatearen eskutik saria jasotzeko unean. Hain zuzen, 500 euroko saria eskuratu dute.
Orotara 17 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara eta horietatik seik lortu zuten epaimahaiaren galbahea pasatzea. Ondoren bozketa irekia egin zen eta 1211 boto jaso dira, presentzialki Kultur Etxeko erakusketan eta www.tolosa.eus en bidez. Horietatik 371kak Xabier eta Irunerena lehenetsi dutelarik. Bozka eman dutenen %61,5 emakumeak izan dira, %37,2 gizonezkoak eta %1,3 bestelako genero eta identitatea dutenak. Honela banatu dira botoak:
Lanak |
Botoak kultur etxean |
Botoak on line |
Botoak guztira |
Gurea, denona |
34 |
204 |
238 |
1321etik gaurdaino |
27 |
317 |
344 |
Hau da |
7 |
18 |
25 |
Leihoa |
38 |
42 |
80 |
Erraldoiak |
73 |
298 |
371 |
Sutan |
54 |
99 |
153 |
Guztira botoak |
233 |
978 |
1211 |
Bestalde, paperean nahiz sarearen bitartez botoa emandakoen artean, uztaila amaiera bitartean izango diren zine-saio eta ikuskizun guztietarako sarrera bikoitza zozketatu da. Irabazlea Izarne Olano suertatu da.
- Kultura, Festak eta Gazteria