- Abenduak 16an hasi eta 2019ko urtarrilaren 20ra bitarte luzatuko den zine bonoa datorren larunbatean, abenduak 15, jarriko da salgai Leidorreko lehiatilan: 11:00etatik 13:00etara.
Abenduak 16an hasi eta 2019ko urtarrilaren 20ra bitarte luzatuko den zine bonoa datorren larunbatean, abenduak 15, jarriko da salgai Leidorreko lehiatilan: 11:00etatik 13:00etara. 6 film ikusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek, 8 saio ezberdinetan. Ohiko eran, igande eta jaiegunetan izango dira, guztiak 17:00etan Leidor aretoan. Hauxe da programazioa:
- Abenduak 16, igandea, 17:00: 'Horman erlojua duen etxea'. Euskaraz.
- Abenduak 23, igandea, 17:00: 'Udare erraldoiaren istorio harrigarria'. Euskaraz.
- Abenduak 29, larunbata, 17:00: 'Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald'.
- Abenduak 30, igandea, 17:00: 'Ralph rompe internet'. (bonodunek +3,5€).
- Urtarrilak 2, asteazkena, 17:00: 'Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald'.
- Urtarrilak 4, ostirala, 17:00: 'Ralph rompe internet'. (bonodunek +3,5€).
- Urtarrilak 13, igandea, 17:00: 'Kika superbruja, nueva aventura de invierno'.
- Urtarrilak 20, igandea 17:00: 'Ploey, ez duzu inoiz bakarrik egan egingo'. Euskaraz.
*Eskuorria atxikita
Eskainiko diren 6 filmetatik, 3 euskaraz izango dira. Abenduak 30ean eta urtarrilak 4an eskainiko den 'Ralph rompe internet' filma, estreinaldia izanik, bonutik kanpo geratuko da eta bonudunek 3,5€ gehiago ordaindu beharko dute.
Informazio gehiagorako, Kultur Etxera jo daiteke, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.
- Kultura, Festak eta Gazteria