- Txupinazoa, osteguneko zezen festa eta diana zuzenean jarraitu ahal izango dira.
- Zaldunita taldeak botako duen suziriaren kontakizuna 11:00etan hasiko da bihar, osteguna, otsailak 28.
Herritarrek Tolosako Iñauterietako ekitaldi oro www.tolosa.eus -en jarraitu ahal izango dute. Gainera, txupinazoa, osteguneko zezen festa eta diana zuzenean jarraitu ahal izango dira. Zaldunita taldeak botako duen suziriaren kontakizuna 11:00etan hasiko da bihar, osteguna, otsailak 28.
Gainontzeko ekitaldien erreportaiak burutuko dira eta web orrian eskegi: danborrada, desfileak, karroza eta konpartsak, txarangak...
Tolosako Udalaren eta Tolosako Iñauteriak sare sozialek unean uneko edukia zabalduko dute, eta herritar nahiz bisitariak #TolosakoIñauteriak traola erabiliz edukia elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.
- Kultura, Festak eta Gazteria