Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak udaldiari ekin berri dio. Ordutegi berezia izango du urtaro berrian, sanjoanen ondotik hain zuzen: astelehenetik ostegunera egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara. Horrez gain, uztailean zehar, honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:
- Uztailak 3, asteartea: Altxorraren bila Tolosan zehar. 12:00- 14:00
- Uztailak 5, osteguna: Kaiak eta pizza afaria. Izen ematea: 3€. 15:00- 21:00
- Uztailak 10, asteartea: Orientazioa. 12:00- 14:00.
- Uztailak 12, osteguna: Sendavivara irteera. Izen ematea 15€. Egun osoko irteera izango da.
- Uztailak 17, asteartea: Argazki rallya Tolosatik barrena. 11:30- 13:00.
- Uztailak 18, asteazkena: Uraren eguna. 11:00- 13:00.
- Kultura, Festak eta Gazteria