Ostiralean, irailak 6, aurkeztu zen 2019-2020 ikasturterako Topic-eko Titereszena egitaraua. Egitarau zabala antolatu da, gainera, berezia izango den urte honetarako, Topic- Tolosako Nazioarteko Txotxongiloaren Zentroaren 10.urteurrenerako, alegia.
Egitarauaren baitan, beraz, ikuskizun, erakusketa, ikastaro, tailer eta antzeztutako bisita gidatuak eskainiko dira eta sorpresa ezberdinak ere iragarri dituzte urteurrenerako.
Topic-eko zuzendaria den Idoya Oteguik eman zituen programazioari buruzko xehetasun nagusiak eta erakunde ezberdinen babesa ere izan zuten aurkezpenean.
Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkateak, urte guzti hauetan Topic-ek herriari eskainitakoa eskertu nahi izan zuen eta balioan jarri ametsa egi bihurtzeko pertsona ezberdin askok urte horietan guztietan egindako lana.
Egitarau osoa www.topictolosa.com webgunean kontsulta dezakezu.

- Kultura, Festak eta Gazteria