Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak, maiatzeko programazioa osatu berri du. Hilabeteko ostiral eta larunbatetan honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:

  • Maiatzak 4, 11, 18 eta 25: Kirola Kalean, 17:00etatik 18:30etara. Eguraldi txarra eginez gero Topagunean.

  • Maiatzak 10: Slime tailerra.

  • Maiatzak 17: Mural marrazketa.

  • Maiatzak 24: Henna tailerra.

  • Maiatzak 31: Sukaldaritza ikastaroa.

Ohi bezala, Topagunea zabalik egongo da ostegunetik igandera arratsaldez dinamizatzaileen gidaritzapean.