Ekainaren 25ean eman genien amaiera 2018ko San Joan jaiei. Denbora tarte bat igaro ostean, ostegun honetan, uztailak 5, 19:30ean, jaien balantzea egiteko bilera egingo da Kultur Etxean. Bilera irekia izango da. Udalak helburu du aurtengo jaiak baloratu eta herritarren iritziak jasotzea.

  • NOIZ: osteguna, uztailak 5, 19:30ean.
  • NON: Kultur Etxean.

Hitzordura bertaratu ezin dutenek festak@tolosa.eus helbidearen bidez edo udaleko ohiko kanalen bitartez ere egin ditzakete iradokizunak.