• 11 herrialdetako 16 taldek parte hartuko dute aurten lehiaketan. Emanaldiak Leidorren, Santa Klara elizan, Topic-en eta San Frantzisko elizan izango dira. Igande eguerdian jakingo da zein den aurtengo talde irabazlea.

 

Tolosako Nazioarteko Abesbatzen 51. Lehiaketa egingo da ostegunetik igandera bitartean. Guztira 16 izango dira lehiaketan parte hartuko duten abesbatzak, 11 herrialde ezberdinetakoak: Indonesia, Alemania, Suitza, Letonia, Ukraina, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Japonia, Espainia eta Lituaniakoak.

Tolosako hainbat gunetara zabalduko da gainera lehiaketa, saioak Leidorren, Santa Klara elizan, Topic-en eta San Frantzisko elizan izango baitira.

Tolosa nazioartean ezagutzera emateaz gain, Nazioarteko Abesbatzen Lehaiketak kulturalki herriari egiten dion ekarpena nabarmena da.

Honako lotura honetan kontsulta daiteke lehiaketaren egitarau osoa: Tolosako Nazioarteko Abesbatzen 51. Lehiaketa.