-
Amorrorturena izan da boto gehien jaso dituen argazkia, 261 boto jaso ditu, guztira emandako 1208tik. Egutegiko azala izateaz gain, 600 euroko saria ere jaso du.
-
Hilabete bakoitzeko argazkiak berriz epaimahaiko kide diren Ura Iturralde eta Javier Zurutuzak aukeratu dituzte.
-
Boto-emaileen artean eginiko zozketan, Miren Iztueta izan da tabletaren irabazlea
Osatu da datorren urterako Tolosako egutegia. Tolosanklisk lehiaketaren bitartez aukeratu dira egutegia osatuko duten argazkiak. Guztira, 343 argazki aurkeztu dira eta 78 pertsonek parte hartu dute (parte-hartzaile bakoitzak 5 argazki bidaltzeko aukera izan du).
Azaleko argazkia Miren Amorrorturen “Arte kalea” izango da. Egutegiko azala izateaz gain, gainera, 600 euroko saria ere jaso du. Argazkian Izarne Iglesias kultur zinegotziarekin.
Amorrorturena izan da boto gehien jaso dituen argazkia, 261 boto, guztira emandako 1208etatik (%22). Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Ura Iturralde eta Javier Zurutuzak aukeratu dituzte:
URTARRILA Berazubi parkea |
Javier Ortiz Moreno |
OTSAILA / Urkizu |
Javier Ortiz Moreno |
MARTXOA / Berazubi |
Leire Uranga |
APIRILA / Altxor txiki bat Aldaba auzoan |
Idoia Zabaleta Urkola |
MAIATZA/ Udako egarri |
Miren Arnal Imaz |
EKAINA / Sanjoanak Arramelen |
Gontzal Sagarna |
UZTAILA /Pala txapelketa |
Iñaki Otegi |
ABUZTUA / Usabal |
Javier Ortiz Moreno |
IRAILA / Hirukia |
Naiara Lasarte |
URRIA / Gaueko isladak |
Joseba Iturbe |
AZAROA / Montezkue |
Cristina Alejandra |
ABENDUA / Tiovivo |
Miguel Angel Uranga Chueca |
Goian aipatutako 12 argazki horien egile bakoitzak 200 euroko saria jaso du eta egutegiaren bozketan parte-hartzeagatik zozketatutako tabletaren irabazlea Miren Iztueta izan da.
Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria sailak eskerrak eman dizkie era batera edo bestera parte hartu duten guztiei.
- Kultura, Festak eta Gazteria