• Bi lerro daude abian: irabazi-asmorik gabeko gazte elkarte edo elkartu gabeko gazteen ekimenak sustatzeko diru-laguntzak eta irabazi-asmorik gabeko kultur elkarteei, pertsonei edo gizarte-elkarteei diru-laguntzak.
  • Iaz, Kultura sailetik 16 elkarte/ekimen lagundu ziren 150.000 eurorekin guztira, eta Gazteria sailetik, berriz, 6 elkarte/ekimen 10.200 eurorekin.

Tolosako Udaleko Kultura eta Gazteria sailek bi diru-laguntza lerro onartu dituzte, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik da jada: uztailak 2, astelehena (barne). Udaletxeko UDATE arreta zerbitzuan edo Erregistro Elektroniko bidez egin behar da tramitea. Honako bi lerroak daude abian:

Dokumentazio guztia www.tolosa.eus -en eskura daiteke.

Edozein zalantza argitzeko, Kultur Etxera bertaratu daiteke, 943 67 03 83 telefonora deitu, edota gazteria@tolosa.eus edo kultura@tolosa.eus -era idatzi, kasuak kasu.

Iaz, Kultura sailetik 16 elkarte/ekimen lagundu ziren 150.000 eurorekin guztira, eta Gazteria sailetik, berriz, 6 elkarte/ekimen 10.200 eurorekin.