• Datorren asteartean, apirilak 2, arratsaldeko 19:30ean, Kultur Etxean izango da.

Tolosako Udalaren Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak 'Tolosako udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultur elkarteei diru-laguntzak 2019' diru-laguntza lerroa onartu berri du.

Diru-laguntzak eskatzeko interesa izan dezaketen talde nahiz pertsonentzat bilera antolatu da, eskaerak eta diru-laguntzen zuriketak nola egin azaltzeko eta laguntza emateko. Datorren asteartean, apirilak 2, arratsaldeko 19:30ean, Kultur Etxean izango da. Oso garrantzitsua da bertan izatea bai urtez urte diru-laguntza eskatzen dutenak, eta baita lehenengo aldiz eskatzeko asmoa dutenak ere.

Informazio gehiago eskuratzeko Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.