• Honakoak dira hautatutako 6 kartelak: 1-Sanjoanak 2019_TOLOSA, 2-SUTAKO ETA JAIKO GAUA, 3-ZUK-SU!, 4-San Juan sua dantzan, 19-JOLGORIO, eta 25-En llamas.
  • Bozka www.tolosa.eus -en eman ahalko da maiatzaren 13tik 26ra bitarte.

Pasa den astelehenean, maiatzak 6, batu zen Tolosako sanjoanetako kartel lehiaketako epaimahaia eta lehen galbahea pasa zieten aurkeztutako lanei. Horrela 26 lanetatik seik lortu dute epaimahaiaren oniritzia eta orain, herritarrena lortzea geratzen zaie. Epaimahaia Lara Mendizabal, Eider Epelde eta Jon GaztaƱagak osatu dute eta, maila altua eta ondorioz aukeraketan izan dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte.

Honakoak dira hautatutako 6 kartelak:

  • 1-Sanjoanak 2019_TOLOSA

  • 2-SUTAKO ETA JAIKO GAUA

  • 3-ZUK-SU!

  • 4-San Juan sua dantzan

  • 19-JOLGORIO

  • 25-En llamas

Epaimahaiak hautatutako lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 13tik 26a bitarte Antonio Maria Labaien Kultur Etxeko Areto Nagusian. Horrela, sei lan horien artetik aterako da 2019ko San Joan jaietako kartela, baina horretarako herritarren bozkak ezinbestekoak izango dira. Bozka www.tolosa.eus -en bitartez soilik eman daiteke maiatzaren 26 bitarte. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.

Aukeratutako lanak ikusi eta bozka emateko esteka: http://www.tolosakoudala.org/sanjoanak/bozketa.php