Maiatzerarte luzatuko da eta hilero liburu bat izango da hizpide, euskeraz edota gazteleraz. Iazko ikasturteari jarraiki, aurtengoan ere asteartetan izango dira saioak, guztiak 18:30etan liburutegian. Kluba 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, ez da izena eman behar eta doakoa da. Klubean irakurriko diren liburuak liburutegian mailegatu daitezke.
Ikasturte bakoitzean 8 saio egiten dira: 4 euskaraz eta 4 gaztelaniaz. Aurten lehenengoz bi bloketan banatu dira, urtean zehar tartekatuak izan beharrean, irakurleek hala eskatuta: urtarrilera bitartean gaztelerazko liburuak landuko dira eta otsailetik maiatzera euskarazkoak. Solasaldi guztiak adituek dinamizatzen dituzte; lehen lau saio hauek Monica Leivaren kargu izanen dira. Honakoa da programazioa:
- Urriaren 16an, asteartea, 18:30ean: Pedro Mairal-en 'La Uruguaya'.
- Azaroaren 13an, asteartea, 18:30ean: Joe Bageant-en 'Crónicas de la América profunda'.
- Abenduaren 11n, asteartea, 18:30ean: Aki Shimataki-ren 'Hozuki, la libreria de Mitsuko'.
- Urtarrilaren 22an, asteartea, 18:30ean: Angelika Schrobedorff-en 'Tú no eres como otras madres'.
Urte amaieran emango da ezagutara otsailetik aurrerako programazioa.
- Kultura, Festak eta Gazteria