- Eider Rodriguez eta Julen Ribos-en 'Santa Familia' izango dute aztergai lehen saioan.
- Asteartetan izango dira saioak, 18:30ean liburutegian. Solasaldiak Joseba Larratxek dinamizatuko ditu.
Maiatzera bitarte luzatuko da ikasturtearen bigarren zatia eta hilero liburu bat izango da hizpide, kasu honetan, guztiak euskaraz (udazkena-neguko zatian gazteleraz izan ziren guztiak). Oraingoan ere asteartetan izango dira saioak, 18:30ean liburutegian. Solasaldiak Joseba Larratxek dinamizatuko ditu.
Kluba 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, ez da izena eman behar eta doakoa da. Klubean irakurriko diren liburuak liburutegian mailegatu daitezke. Ikasturte bakoitzean 8 saio egiten dira: 4 euskaraz eta 4 gaztelaniaz. Honakoa da programazioa:
-
Otsailaren 19an, asteartea, 18:30ean: Eider Rodriguez eta Julen Ribos-en 'Santa Familia'.
-
Martxoaren 26an, asteartea, 18:30ean: Belatz-en 'Gerezi garaia'.
-
Apirilak 30ean, asteartea, 18:30ean: Dani Fano-ren 'Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak'.
-
Maiatzak 21ean, asteartea, 18:30ean: Alfonso Zapiko-ren 'Zubigileak'.

- Kultura, Festak eta Gazteria