• Kultura sailetik 9 ikastaro eta Gazteriak sailetik 3 eskainiko dira 2018/19 ikasturtean.
  • Izen-ematea on line gauzatu daiteke www.tolosa.eus web orrian (Kulturakoak soilik) edota presentzialki Kultur Etxean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (Kultura eta Gazteria saileko ikastaroak).

Kultura eta Gazteria sailek ezagutara eman dute 2018/19 ikasturterako prestatu duten ikastaro eta tailer eskaintza. Datuei erreparatuz, nabarmena da arrakasta: 2014/15 ikasturtean 364 ikasle; 2015/16an 379; 2016/17an 390; eta iaz, 410. Iazko ikastaro guztiak mantendu ditu Kulturak:  antzerkia, argazkigintza, baleta, baleta puntak, dantza garaikidea, ehoziri lana eta patchworka, pintura eta marrazketa, eskulanak, eta zeramika. Gazteriako jardueren kasuan, gazteek beraiek Topagunean proposatutako ekimenetako 3 dira eskainiko direnak: komikigintza, argazkigintza gauez eta joskintza: patroigintza eta moda diseinua.

Izen emateei dagokienean, datorren astelehenetik, irailak 10, aurrera egongo da aukera. Kultur tailerren kasuan bi data bereizi dituzte: iazko ikasleentzat irailaren 10etik 14ra, eta ikasle berrientzat irailaren 17tik 21era. On line gauzatu daiteke www.tolosa.eus web orrian (Kulturakoak soilik) edota presentzialki Kultur Etxean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (Kultura eta Gazteria saileko ikastaroak). Harremanetarako, kasuak kasu, kultura@tolosa.eus edota gazteria@tolosa.eus idatzi daiteke edota telefonoz 943 670 383 telefono zenbakian.

Ordainketa era ezberdinak daude eskura (ordainketa bakarra, bi zatitan...) eta esaterako, Tolosaldean erroldatutako familia ugariek %50eko murrizpena izango dute.

Informazioa guztia

Honakoak dira ordutegiak eta tarifak: