Miriam Mendoza ipuin kontalariak saio berri bat eskainiko du bihar, martxoaren 22an, arratsaldeko 6:00etan, 3-6 urte bitarteko haurrentzat, Haur Liburutegian. Gurasoek parte hartzea gomendatzen da, aukera paregabea baita etxean umeei ipuinak nola kontatu ikasteko. Saioa amaitutakoan, umeei kontatutako ipuinen liburu-gida banatuko die liburutegiak gurasoei, etxean kontatu ahal izateko.
Hurrengo saioak apirilak 26an, urriaren 4an, azaroak 8an eta abenduak 13an izanen dira.
Gogoratu:
- Haurrak ez badu gelditzeko gogorik, ez behartu, urtean zehar saio gehiago izango dituzu berriro saiatzeko.
- Lehenengo saioetan berarekin batera eseri, ipuinak gusturago entzungo ditu eta.
- Aspertzen eta aztoratzen hasten denean, joateko ordua da. Gainontzeko entzuleok eskertuko dizuegu.
- Saioa hasi aurretik, komunetik pasatzea komeni da.
- Gelan sartu baino lehen, zapatak erantzi eta kanpoan utzi.
- Saioa hasita badago, ezin da sartu.
Tolosako Haur Liburutegia. Andre Maria Plaza, 5. 20400 TOLOSA Tel.: 943697461. E-mail: haurliburutegia@tolosa.eus.
- Kultura, Festak eta Gazteria