Joan den astean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatu zituen oposaketetan, Igor Arostegik plaza eskuratu zuen perkusiorako gauzatutako frogan. Perkusiojole solista laguntzaile izango da bertan.

Ez da tolosar bakarra izanen Orkestran; lehendik Xabier Peña tolosarra ere badago bertan, hau perkusiojolea ere. Peña, beste tolosar baten ordezkaritzan sartu zen, behin jubilatuta: Jose Carrera.

Eduardo Mocoroa Musika Eskolako irakasle izandakoari zorterik onena opa diote eskolako lankide zein ikasleek ekin berri duen ibilbidean.