- Hiru bide zabaldu dira eskaerak aurkezteko: Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbiztuan (Udate), posta arrunta bitartez edota www.tolosa.eus web orrian telematikoki.
-
Baldintza xehetuak eta eskaera orriak atxikita.
Eguberriak pasata, iñauteriei begira jarriak gara. Otsailaren 28tik martxoaren 5ra ospatuko dira aurtengoak. Ohi bezala, kaleetan salmenta-postuak izango dira, eta hain zuzen, Udalak postua jarri ahal izateko eskabidea egiteko epealdia zabaldu du: urtarrilaren 25era bitarte, ostirala. Hiru bide zabaldu dira eskaerak aurkezteko: Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbiztuan (Udate), astelehenetik ostiralera, 7:15etatik 14:15era, posta arrunta bitartez edota www.tolosa.eus web orrian telematikoki. Bi modalitate ezberdin bereizi dira: eguneko salmenta eta gauekoa. Honakoak dira beren ezaugarriak:
Eguneko salmenta
1.- Orokorra:
-
Lekua: San Frantzisko pasealekua.
-
Ordutegia: 9.00 – 00.00.
2.- Talogileak:
-
Lekua: San Frantzisko pasealekua.
-
Ordutegia: 9.00 – 00.00.
3.- Globo salmenta:
-
Lekua: Ibiltaria.
-
Ordutegia: 9.00 – 00.00.
Gaueko salmenta
Janari kamioi-dendak soilik:
-
Lekua: Rondilla kalea eta Euskal Herria plaza.
-
Ordutegia: 22:00etatik 5:00ak arte.
Baldintza xehetuak eta eskaera orriak atxikita.
Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus -era idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.
- Kultura, Festak eta Gazteria