- Zerkausian burutuko da 17:00etatik aurrera eta haurrek, guraso eta aiton amonek eta udalbatzako ordezkariek hartuko dute parte
-
Aurtengo ikasturtean 'belaunaldien arteko transmisioa' izan dute gaitzat. Guztira 4 saio gauzatu dituzte jada, belaunaldi ezberdinek elkar hartuta.
Haurren Hiria egitasmoaren 4. ikasturtea larunbat honetan egingo den azken saiorekin, Mintzatxokoarekin, itxiko dute. Zerkausian burutuko da 17:00etatik aurrera eta haurrek, guraso eta aiton amonek eta udalbatzako ordezkariek hartuko dute parte.
Aurtengo ikasturtean 'belaunaldien arteko transmisioa' izan dute gaitzat: aiton amonek nola jolasten zuten, zein aisialdi eskaintza zuten, zein espaziotan ibiltzen ziren, zein ezagutza eta istorio ezagutzen dituzten espazio horien inguruan. Guztira 4 saio gauzatu dituzte jada, belaunaldi ezberdinek elkar hartuta.
Hain zuzen, azken saio honetan Zerkausian kokatutako txoko ezberdinetan batu, aurtengo gaia errepasatu eta landutakoaren ondorio eta proposamena alkateari helaraziko diote. Bide batez datorren urteari begira landu nahi dutena ere azalduko dute. Ondoren txokolatada egongo da parte hartzaile guztientzat eta saioa Dj batek dinamizatuko du.
17:00 Topaketa Zerkausian
17:30 Mintza txokoa SAIOAREN HASIERA
18:45 Txokolatada
19:00 DJ emanaldia
20.30 saioaren amaiera
- Kultura, Festak eta Gazteria