- Datorren ostegunean, apirilak 4, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean izango da.
Tolosako Udalaren Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak ''Tolosako udalerriko irabazi-asmorik gabeko gazte elkarte eta elkartugabeei diru-laguntzak 2019'' diru-laguntza lerroa onartu berri du.
Diru-laguntzak eskatzeko interesa izan dezaketen talde nahiz pertsonentzat bilera antolatu da, edozein ideia edota proiektu aurrera eraman nahi duten gazte elkartu naiz elkartugabekoentzat, eskaerak eta diru-laguntzen zuriketak nola egin azaltzeko eta laguntza emateko. Datorren ostegunean, apirilak 4, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean izango da. Oso garrantzitsua da bertan izatea bai urtez urte diru-laguntza eskatzen dutenak, eta baita lehenengo aldiz eskatzeko asmoa dutenak ere.
Informazio gehiago eskuratzeko Gazteria sailaren harremanetan jarri Kultur Etxean: 943 670 383 telefonora deituz, gazteria@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.
- Kultura, Festak eta Gazteria