- Era mailakatuan ari dira egiten matrikula eta izen-emateak.
- Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, eta edozein zalantza argitu edo argibiderako bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
Ikasturtea ez da amaitu, baina Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola hurrengoaren prestaketak burutzen ari da. Bide horretan, jada era mailakatuan ari dira egiten matrikula edota izen-emateak eta 2018-19 ikasturteko ikasle berrien matrikulaldia ekainaren 12an zabalduko da:
-
Maiatzaren 9tik 18ra, bertako ikasleak, jadanik instrumentua jotzen dutenak eta instrumenturik gabeko ikasketak egingo dute matrikula.
-
Maiatzak 22tik 25era, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen izen-ematea.
-
Maiatzak 30ean, plaza bakanteen zozketa gauzatuko da eta ondorenean bilera. 18:00etan ezarri dute hitzordua.
-
Ekainak 4tik 8ra, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen matrikula.
-
Ekainak 12tik 29ra, bertakoak ez diren ikasle berrien matrikula, plazak bete artean.
-
Eta azkenik, irailaren 3tik aurrera, kasu berezien (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak.
Matrikula orriak eta matrikularako bete beharreko baldintzak atxikita.
Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era eta 17:15etatik 18:30etara. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
- Kultura, Festak eta Gazteria