Urtero bezala, ekintzez beteta datorkigu iraileko lehen asteburua.
Gaurtik hasita eta igandea bitartean Bedaioko landa auzoak eta baita Izaskungoak beren jaiak ospatuko dituzte. 3 egunetako egitaraua antolatu dute bi auzoek: Bedaioko jaietako egitaraua eta Izaskun auzoko jaietako egitaraua.
Halaber, asteartean hasi zen X. Bolei txapelketa edizioa. Gaur arratsaldean haurren arteko txapelketa egingo da eta gauean, aldiz, helduek jokatuko dute eta larunbat arratsaldean emango zaio amaiera festari.
- Kultura, Festak eta Gazteria