Ostiral honetan, apirilak 13, emango da ezagutara Boinas Elosegiren historiari buruz Joseba Urretabizkaia eta Paco Lizarraldek, Tolosako udalaren babesarekin, sortu duten liburua. Paraleloki, Aranburu Jauregian ezarri den erakusketa irekiko da. Ekitaldian, Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkateak; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatuak; Boinas Elosegiko Maite Aranburuk; liburuaren idazle den Paco Lizarraldek eta enpresako langile ohiek hartuko dute parte. Moderatzaile lanak burutuko ditu liburuaren editore eta erakusketaren komisarioa den Joseba Urretabizkaiak.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da udaleko Areto Nagusian. Ostean, jarraipena izango du Aranburu Jauregian, erakusketaren irekierarekin. Bisita gidatu bat gauzatuko da bertan, Ander Astigarraga, Boinas Elosegiko zuzendari komertziala, gidari dela.

Interesa duen herritar oro ekitaldira gonbidatua dago.