- Ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko da Tolosa&Blues jaialdiaren 14. edizioa.
- Euskal Herriko, Estatuko zein nazioarteko talde edota bakarlarik eskainitako 8 kontzertuk osatzen dute egitaraua.
- Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia: “nazioartekotasuna eta tokikotasuna uztartzen saiatzen gara artistei dagokienean, eta jaialdia gure herriko espazio txiki eta handien artean banatzen era orekatuan”.
Ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko da Tolosa&Blues jaialdiaren 14. edizioa. Euskal Herriko, Estatuko zein nazioarteko talde edota bakarlarik eskainitako 8 kontzertuk osatzen dute egitaraua. Xehetasunak Nuria Carbonellek, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak, eta Iñigo Martin, jaialdiko antolakuntzako kideak eskaini dituzte.
Zinegotziak adierazi duenez, blues estiloan mugitzen diren “sona eta kalitate handiko” bakarlari eta taldeen doinuaz gozatzeko aukera izango da Tolosan: “gure Kultur eskaintzaren ikur bilakatu den jaialdi hau, egonkortzen doa urtez urte. Saiatzen gara programazioa gorena izaten, eta horretarako, inplikazioa eta lanaz gain, baliabide gehiago jarri dira aurten jaialdiaren osaketarako”.
Houston edota Liverpool. Baita gure kosta ere: Zumaia. “Nazioartekotasuna eta tokikotasuna uztartzen saiatzen gara” nabarmendu du Carbonellek. “Euskal Herriko produkzio lokalari merezi duen tokia emanaz, Zumaiako Serious Business taldeak zabalduko du esaterako jaialdia, eta estilo honetako talde eta bakarlari esanguratsuenei muzin egin gabe. Madril edo Andaluziako taldeetatik hasi, eta Estatu Batuetakoak edo Ingalaterrakoak ere izango ditugu gure artean. Eta guztiak, genero berdinaren baitan, estilo ezberdinekoak”.
Tolosako txoko ezberdinetan entzungo dira blues doinuak: “oso interesgarria da espazio txiki eta handien artean lortu den oreka” dio zinegotziak. Euskal Herria plaza edo Plaza Berritik hasi eta Maria Luisa Agirre Doktorearen plaza edota Ilargi, Saikin, Karela edo Solana tabernak bezalako gune txikiagoak hartuko ditu jaialdiak.
Udalak bere esker ona adierazi die proiektuan sartu diren eragile, laguntzaile, babesle eta kontzertuak hartuko dituzten tabernei, blues jaialdiaren alde egiten duten esfortzuagatik.
Egitaraua
Dossierra atxikita*
Ekainaren 28an,osteguna MARIA LUISA AGIRRE DOKTOREAREN PLAZA 20:00 |
Serious Business |
Ekainaren 29an, ostirala ILARGI TABERNAN 19:30 |
Tófol Martínez |
Ekainaren 29an, ostirala EUSKAL HERRIA PLAZAN 22:30 |
Annika Chambers |
Ekainaren 30ean, larunbata KARELAN 13:00 |
Tófol Martinez |
Ekainaren 30ean, larunbata, Saikin tabernan 19:00etan |
Edu Big Hands |
Ekainaren 30ean, larunbatan Plaza Berrian 22:30ean |
Q & The Moonstones Laurence Jones |
Uztailaren 1ean, igandea Solana tabernan 13:00ean |
Edu Big hands |
Uztailaren 1an, igandea Txurrerian 20:00etan |
Q & The Moonstones |

- Kultura, Festak eta Gazteria