- Maiatzaren 7tik irailera bitarte era mailakatuan ari dira burutzen matrikula eta izen-emateak.
- Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, eta edozein zalantza argitu edo argibiderako bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
- Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus -en.
Ikasturtea ez da amaitu, baina Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola hurrengoaren prestaketak burutzen ari da. Bide horretan, jada 2019-20 ikasturteko matrikulaldia abian da.
Era mailakatuan ari dira burutzen matrikula edota izen-emateak: bertako ikasle direnen matrikulak eta lehenengo aldiz instrumentua joko dute bertako ikasleen izen-emateak egin dira jada. Hurrengo datak honakoak dira:
-
Ekainaren 3tik 28ra, bertakoak ez diren ikasle berrien matrikula, plazak bete artean.
-
Eta azkenik, irailaren 3tik aurrera, kasu berezien (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak.
Matrikula orriak eta matrikularako bete beharreko baldintzak www.tolosa.eus -en.
Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era eta, astelehenetik ostegunera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
- Kultura, Festak eta Gazteria