-
Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean Zerkausian banatuko da egutegia, 09:30etik 12:30ak bitartean.
-
Azaroaren 11tik aurrera Tolosako Kultur Etxean ere eskuragarri egongo da, eta eskola guztietan, landa auzoetan eta herriko beste hainbat eraikinetan ere banatuko dira.
Gaur eguerdian aurkeztu du Tolosako Udalak 2020ko egutegia, eta asteazkenetik aurrera herritarren eskura egongo da. Zehazki, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean banatuko da egutegia, Zerkausian, 09:30etik 12:30ak bitartean. Egun eta ordutegi horretan egutegia jaso ezin duenak, azaroaren 11tik aurrera Tolosako Kultur Etxean eskuratu ahalko du.
Halaber, Tolosako Udalak herriko ikastetxe guztietan eta landa auzoetan ere banatuko du egutegia, besteak beste, honako puntuetan: Urkizun, Bedaion, Aldaban, Iurramendi egoitzan, Uzturre zentroan…
Aurten, guztira, 6.500 horma egutegi, 200 egutegi handi eta 2.000 eskuko egutegi argitaratu ditu Tolosako Udalak.
Miren Amorrorturen “Arte Kalea” argazkia izango da azala
Miren Amorrorturen “Arte Kalea” argazkia izango da egutegiko azala. 600 euroko saria jasoko du Amorrortuk, eta hilabetez hilabete, honako egileen argazkiak jasoko ditu datorren urteko egutegiak. Egile bakoitzak 200 euro jasoko du argazki bakoitzagatik:
Hilabetea |
Izenburua |
Egilea |
Urtarrila |
Berazubi parkea |
Javier Ortiz Moreno |
Otsaila |
Urkizu |
Javier Ortiz Moreno |
Martxoa |
Berazubi |
Leire Uranga |
Apirila |
Altxor txiki bat Aldaba auzoan |
Idoia Zabaleta Urkola |
Maiatza |
Udako egarri |
Miren Arnal Imaz |
Ekaina |
Sanjoanak Arramelen |
Gontzal Sagarna |
Uztaila |
Pala txapelketa |
Iñaki Otaegi |
Abuztua |
Usabal |
Javier Ortiz Moreno |
Iraila |
Hirukia |
Naiara Lasarte |
Urria |
Gaueko isladak |
Joseba Iturbe |
Azaroa |
Montezkue |
Cristina Alejandra |
Abendua |
Tiovivo |
Miguel Angel Uranga Chueca |
Datorren urterako gaia
2020rako egutegia osatuta, 2021eko egutegia osatzeko argazkiak egiteko gaia zein izango den ere zehaztu da: Tolosako ibaiak eta errekak.
- Kultura, Festak eta Gazteria