• Bilera irekia izango da eta 20:00etan hasiko da Kultur Etxeko areto nagusian

 

Tolosako Udala jada hasi da 2020ko inauteriak prestatzen, zehazki, diru-laguntzak arautzeko ordenantza berria landu du, herriko karroza eta konpartsak laguntzeko, inauterietako izaera mantentzeko, herritarren parte hartzea sustatzeko, eta bereziki,elkarbizitza bermatzeko helburuarekin.

Dokumentua udalbatzan onartua izan aurretik, karroza eta konpartsekin partekatu nahi da beren iritzi eta proposamenak jasotzeko. Horretarako bilera antolatu da bihar,urriak 10, arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxeko areto nagusian.