• Irungo, Amasa-Villabonako, Andoaingo eta Ordiziako abesbatzek eta Pasaiako antzerki eskolak taularatuko dute ikuskizuna.

 

Antzerkiak protagonismo berezia izango du asteburu honetan Tolosan: musikal bat eta bi antzerkiz gozatu ahal izango baita. “Jan dezagun” da musikalaren izenburua eta honako taldeek parte hartzen dute: Irungo Belaskoenea Eskolako Abesbatza, Amasa-Villabonako Eresargi Txiki Abesbatza, Andoaingo Udal Musika Eskola Abesbatza, Ordiziako Oroith Txiki Abesbatza eta Badia Pasaiako Antzerki Eskola. Katrin Iturralde da ikuskizunaren musika zuzendaria, eta Izaro Maguregi eszena zuzendaria. Emanaldia Leidorren izango da, igandean, 12:30ean.

Horrez gain, “Erradikalak ginen”, antzezlana ere ikusi ahalko da. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilaria dira antzezlaneko aktoreak. Ostiralean da emanaldia, 20:30ean, Topic-en.

Zikloia 2019 formatu txikiko antzerki zikloaren barruan, berriz, Bea Larrañagaren “Hemendik Parisera” antzezlana ikusi ahalko da larunbatean, 17:30ean, Amarozko auzo-etxean.

Agenda guztia ikusteko: agenda.tolosa.eus/eu