1987tik, etengabe, urtarrileko hirugarren igandean (aurten, urtarrilak 20), Tolosa atleta txikiz betetzen da. Arrazoia: Ero Etxe elkartearen haur krosa. XXXII. edizioa izango da aurtengoa. Azken urteotan, 700 haur inguru atera izan dira urtero. Lasterketak Tolosako Udalaren babesa du.
11:30etan emango zaio hasiera San Frantzisko pasealekuan. Honakoak dira kategoriak, bakoitzari dagokion irteera ordutegia eta ibilbideen luzera:
-
11:30 IM / Gizonezko Infantilak (2005-2006) 2 Itzuli luze: 2.800 m
-
11:45 IF / Emakumezko Infantilak (2005-2006) Itzuli motz bat eta luze bat: 1.950 m
-
12:00 AM / Gizonezko Alebinak (2007-2008) Itzuli luze bat: 1.400 m
-
12:15 AF / Emakumezko Alebinak (2007-2008) Itzuli luze bat: 1.400 m
-
12:25 BM / Gizonezko Benjaminak (2009-2010) 2 Itzuli motz: 1.100 m
-
12:35 BF / Emakumezko Benjaminak (2009-2010) 2 Itzuli motz: 1.100 m
Izen-ematea Tolosako ikastetxeen bitartez egiten da.
Honakoa da ibilbidea:
- Kirolak