Dagoeneko Uzturpeko lanak amaituta daude eta datozen egunetan Berazubiko frontoia eta Beotibar frontoia txukuntzeko lanei ekingo zaie.
Uda honetan Tolosako Udalak udal frontoiak margotu eta txukunduko ditu herritarrei kalitatezko kirol ekipamenduak eskaintzeko helburuarekin.
Udal kirol eraikinetako kudeatzailea den KIROLZER SL-ren eskutik gauzatuko dira aipatu lanak.
Dagoeneko Uzturpe frontoian amaitu dituzte margotze eta egokitzapen lanak. Uztailaren 25ean hasiko dira Berazubi estadioko frontoia margotzen eta txukuntzen (uztailaren 29rako lanak amaituta egotea aurreikusten da) eta azkenik, abuztuan, Beotibar frontoiko lanak gauzatuko dira.
Hortaz, uda ondotik, udal frontoiak eraberrituta izango dira.
- Kirolak