- Asteazkenero ezarri dute hitzordua Zerkausian: 10:30etan lehenengo txanda eta 11:00etan bigarrena.
Asteazken honetako, irailak 3, V. Mugi Tolosaren lehen irteeran parte hartzeko deia egin dute antolakuntza-lantaldetik. Bi hitzordu ezarri dira aurtengoan ere: asteazkenero 10:30etan eta 11:00etan Zerkausian. Ondoren hamaiketakoarekin borobilduko dute jarduna. Astero partaide diren elkarte ezberdinek kudeatzen dute ibilbidearen planifikazioa; Udalaren ardurapekoa izango da asteazken honetakoa.
- Kirolak