Osoko Bilkuraren bideoa amaieran
Osoko Bilkuraren kronika irakurgai.
Udalak Ohizko Osoko Bilkura egin zuen maiatzaren 14an, asteartea, eta honakoak jorratu ziren bertan:
- Ondorengo aktak onartzea: 2019ko otsailaren 26ko Ohiko Osoko Bilkurakoa / 2019ko apirilaren 10eko Ohiko Osoko Bilkurakoa / 2019ko apirilaren 29ko Aparteko Osoko Bilkurakoa.
- Hasieraz onartzea gizarte zerbitzuen, osasunaren eta nazioarteko lankidetzaren alorreko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
- Udal langileen zein erabateko dedikazioarekin edo dedikazio partzialarekin aritzen diren Korporazioko kideen ordainsarien igoera onartzea.
- Onartzea Tolosako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko 12.1 Azpiesparruan —Alondegia— dagoen lurzoru zati baten erabilera eta luperketa Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzea.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko martxoaren 1etik apirilaren 30era (2019/372-2019/691).
- Galderak eta eskaerak.
- Idazkaritza