Osoko Bilkuraren bideoa amaieran
Osoko Bilkuraren kronika irakurgai.
Udalak Ohizko Osoko Bilkura egin zuen abenduaren 4an, asteartea, eta honakoak jorratu ziren bertan:
- Ondorengo akta onartzea: 2018ko urriaren 30eko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
- Euskara ikasten ari diren tolosarrei diru-laguntzak emateko arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa hasieraz onartzea.
- Euskararen erabilera normalizatzeko plana 2018/2022. VI Plangintzaldia onartzea.
- Ordenantza aldaketa hasieraz onartzea. Etxe abereen arau-hauste larrien zigorrak ezartzeko eskumena Gobernu Batzarrari ematea.
- Tolosako Musika Banda Elkarteak gaur egun egiten dituen jarduerak Tolosako Udalak bere gain hartuko dituenaren berariazko zerbitzuaren aitorpenaren memoriaren onespena.
- Onartzea kudeaketa gomendioaren hitzarmena, Donostiako Musika eta dantza eskolaren eta Tolosako Udalaren artekoa, Lan poltsak modu bateratuan kudeatzekoa, hauek musika eta dantza ikastetxeetan erabili daitezen.
- Musika Eskolako irakasleen zuzendaritzako eta Idazkaritzako ordu lektiboen gehikuntza onartzea.
- Tolosako udaleko herritarrentzako arreta zerbitzua (UDATE) arautzen duen ordenantza hasieraz onartzea.
- 2019 urterako taxien tarifak berrestea.
- Emendakina jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta aprobetxamendu bereziari dagokion tasen ordenantza fiskalen 2019rako aldaketaren hasierako onarpenari.
- Onartzea Tolargi S.L. enpresak pabiloia erosteko eskatutako mailegua.
- 2018/2023 (2018/14 kreditu gaikuntzak), 2018/2032 (2018/15 kreditu transferentziak) eta 2018/2033 (2018/16 kreditu gehigarriak) dekretuen jakinarazpena.
- 2018ko aurrekontuaren 3. hiruhilabeteko exekuzioa berri ematea.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko urriaren 1etik 31era.(2018/1.864 – 2018/2.054).
- Orixe institutuaren eraikuntza ahalik eta azkarren hastea eskatzeko mozioa.
- 2018ko euskararen nazioarteko egunerako adierazpen instituzionala.
- A25eko mozioa: Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna.
- Herritar talde batek aurkeztutako idatzia: "Oriol Junquerasekiko elkartasuna".
- Galderak eta eskaerak.
Fitxategiak:







- Idazkaritza