Tolosako Udalak, txistu irakasle bat eta Txistularien Bandako zuzendaria behin-behineko izaeraz hautatzeko lehiaketa jarri du abian. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 25ean bukatuko da. Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan txistua irakastea eta Txistulari Bandako zuzendaritza artistikoa izango ditu eginkizun.
Oinarriak eta eskaera egiteko orriak www.tolosa.eus -en edota Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Plaza Zaharrako 6 A zkian.
- Giza baliabideak