- Datorren ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 19:30ean, izango da Kultur Etxean.
Tolosako Udaleko Berdintasun departamentuak ''Tolosan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta pertsona fisikoentzat diru-laguntzak 2019'' diru-laguntza lerroa onartu berri du.
Diru-laguntzak eskatzeko interesa izan dezaketen talde nahiz pertsonentzat bilera antolatu da, eskaerak eta diru-laguntzen zuriketak nola egin azaltzeko eta laguntza emateko. Datorren ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 19:30ean, Kultur Etxean izango da. Oso garrantzitsua da bertan izatea bai urtez urte diru-laguntza eskatzen dutenak, eta baita lehenengo aldiz eskatzeko asmoa dutenak ere.
Informazio gehiago eskuratzeko Berdintasun sailaren harremanetan jarri 943 670 383 telefonora deituz, berdintasuna@tolosa.eus-era idatziz edota Kultur Etxean kokatutako bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.
- Berdintasuna