- Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteei edo erakundeei, edo pertsona fisikoei, zuzendutako diru-laguntza lerroa zabaldu da.
-
Iaz, Berdintasun Departamentuak 4 elkarte/ekimen lagundu zituen 4.200 euroko diru-laguntzekin.
Tolosako Berdintasun Departamentuak emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteei edo erakundeei, edo pertsona fisikoei, zuzendutako diru-laguntza lerroa zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea zabalik da jada: uztailak 9, astelehena (barne). Udaletxeko UDATE arreta zerbitzuan edo Erregistro Elektroniko bidez egin behar da tramitea.
Dokumentazio guztia eta tramitaziorako xehetasunak www.tolosa.eus -en eskura daitezke, Berdintasuna atalean.
Edozein zalantza argitzeko, Kultur Etxera bertaratu daiteke, 943 67 03 83 telefonora deitu, edota berdintasuna@tolosa.eus-era idatzi.
Iaz, Berdintasun Departamentuak 4 elkarte/ekimen lagundu zituen 4.200 euroko diru-laguntzekin.
- Berdintasuna