

Famatuak dira bertako gozogile artisauak eta beraiek egiten dituzten postreak.
Zenbait postre gozo aipatzearren Tolosako Teila eta Zigarrotxoak, Gorrotxak edo Ezeizako Bonbak aipatu daitezke.
- Tolosako Teila eta Zigarrotxoak: Tolosan ohikoak dira eta eskuz egiten dira, gurinarekin eta almendra ale osoekin.
- Gorrotxak: pastel gozo-gozoak dira, almendra, arrautza-gorringo eta mazapanekin eginak.
- Ezeizako Bonbak: toki askotan aurki daitezke bonbak, baina Ezeizako bonbak bereziak dira, batez ere Txantilliarekin betetakoak.
Tolosan urtero gozoaren inguruko azoka berezi bat antolatzen da, urrian, Tolosa Goxua.