Laugarren alea da kaleratu berri dena. Hainbat gai lantzen ditu 28 orrialdeetan zehar: Tolosako Udalaren 2018ko aurrekontuak, Tolosatzenen ekarpenak aurrekontuari, Gudari kalearen eraberritzea, Udaltzaingoa departamentua, alderdien tribuna, Juanito Lope herritarren txokoan, iñauteriei begirako prestaketak, Tolosa&Cok bultzatutako euskararen azterketa eta plangintza sektorean, edota Galdetu Gazte! plataforma.
Tolosako etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udalaren sare sozialetan.
- Udate (HAZ-SAC)