Gipuzkoako Partaidetzako I. Kongresua antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta gaur izango du amaiera, azaroak 24. Tabakalera eskenatoki, tokiko erakundeek eta nazioartekoek bultzatu eta arrakasta duten esperientziak partekatzea izan da helburua. Horretarako, Danimarka, Mexiko eta Suitza, eta Gipuzkoako sei Udaletako ordezkariak gonbidatu dira beren esperientziak azaltzera, tartean, Tolosakoa. Olatz Peon Ormazabal alkateak aurkeztu zuen atzo Tolosatzen. OƱati, Urnieta, Hernani, Irun eta Donostiako udal ordezkariek ere beren partaidetza espazioez, proposamen, ideia eta estrategiez hausnartu dute, besteak beste. Zuzenean eskaini genuen atzoko saioa:
- Komunitatea eta Gobernantza