Oso giro ona eta alaia izan genuen aurtengo Gabonetako azoka berezian. Aldez aurretik iragarrita, tolosar gehienek bazuten prestatutako ekintzen eta nobedadeen berri: bertsolariak Berdura plazan, txalapartariak Trianguloan, lehiaketa Zerkausian, animaliak Alhondigan eta Plaza Zaharrean, produktuen dastaketak zenbait puntutan,…

Ekintza zabala, eta aukera oparoa plaza guztietan, azoka berezirako ekarritako postuetan zein asteroko saltzaileen mahaietan. Hauek, gardua edo eta mihilua aurkeztu zituzten besteen artean, eta egundoko fruta eta barazki zerrenda osatu zuten ere.

Hemendik, nekazal elikagaien erakusketa-lehiaketaren irabazleak zoriondu. Urtean zehar egindako lana eskertuz zorionak ere beste guztiei.

  • Mari Karmen Goiburu ogiaren saria
  • Arantxa Garaiburu esnekien saria
  • Patxi Izagirre barazkien saria
  • Inazio Gorosabel postuaren saria

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2017-12-23.xlsx