Bezeroari erosketa esperientzia berezia eskaintzen dien komertzioak bereizten dituen Singular Dendak programaren ezagutze ekitaldia ospatuko da datorren asteartean, azaroak 21, Tolosan. Ekitaldia Udaleko Areto Nagusian izango da, 14:30etan hasita. Herriko merkatariei dago zuzenduta. Ekitaldiaren barruan, Ion Uzkudunek "Zuen Bezeroarekiko harremana hobetzeko funtsezko trebetasunak" izenburudun hitzaldia eskainiko du. 

Bertaratzeko asmoa dutenek honako bideen bitartez baieztatu behar dute: federacion@fmg.es helbidera idatziz edota 943 425 557 telefonora deituz.