Aurtengo Txuletaren Festa abenduaren 8tik 10 era luzatuko da 4 otordurekin: abenduak 8an bazkaria; abenduaren 9an bazkari eta afaria; eta abenduaren 10ean, bazkaria. Jada egin daitezke erreserbak 943 69 74 13 telefonora deituz.
Honakoa izango da menua:
-
Urdaiazpikoa
-
Nafarroako esparragoak
-
Kantauriko antxoak
-
Lodosako piperrak
-
Txuleta
-
Idiazabal gazta
-
Teila, zigarrotxoa eta gorrotxa
*Abenduaren 10eko menuan, igandea, idi txuleta zerbitzatuko da.
45 euroko prezioa du. Horrez gain, haurrentzako menua ere egongo da 12 eurotan:
-
Pasta tomatearekin edo arroz txuria tomatearekin
-
Oilasko Errea txip patatekin edo eskalopea txip patatekin edo hanburgesa saltsan
-
Helatu Sandwich-a edo bainilazko natilak edo flana
Bestalde, Zizka Mizka Koxka gunea bueltan da hirugarrenez. 19-90 gastrotekak, Barriola harategiak, Txomin parrillak, Imanol Zubelzuk, Fronton jatetxeak eta Solana 4-k Eusko Label haragia parrilan eskainiko dituzte Zerkausian, pintxo edota razio formatoan. Ostiral eta larunbatean goizez zein arratsaldez izango da (12:00-16:00 eta 18:00-22:00. Larunbatean 22:30ak arte) eta igandean, berriz, goizez (12:00-16:00).
- Merkataritza, Feriak eta Turismoa