Urtarrilean, otsailean eta martxoan 2. eta 4. larunbatetan Atadi kalean zuhaitzak egongo dira salgai. Hitzordua 08:00etatik 14:00etara izango da. Mota orotako zuhaitzak eskuratu ahal izango dira bertan, baita fruitu arbolak ere. Honako postuak egongo dira bertan:

  • Justo Dorronsoro Zurutuza (Ataun)
  • Felix Arakama Azurmendi (Zegama)


Larunbateroko azoka ere hor

Atadi kalean zuhaitzak erosteko aukeraz gain, udalerriko beste hainbat gunetan ere erosi ahal izango dituzte bisitariek, bertako produktuak. Alde batetik, Zerkausia, inguruko baserritarrek larunbatero bezala beraien produkturik onenak ekarriko dituzte, baratzetik zuzenean, edonork goza ditzan. Besteak beste, urte garai edo sasoi honetakoak: azaloreak, brokoliak, bruselako azak eta eskarolak. Bestetik, Berdura plazan, loreak eta landare haziak izango dira salgai. Azkenik, era guztietako produktuak eskuragarri izando dira Euskal Herria plazan.

Fitxategiak: 
Image icon Zuhaitzak Atadin.JPG