Ostiralean ospatutako azoka eguna zertxobait berezia izan zen. Nahiz eta Tolosar asko gabonetako oporretan egon, giroa ez zen larunbatetakoa izan. Jende gutxiago mahaietan, baina hori bai, ohikoa den baina goizago animatu zen giroa.
Eskaintza mundiala izan zen. Neguko barazkien kopurua eta batez ere, kalitatea, apartekoak izan ziren. Oso barazki beteak eta izugarrizko puntu onean ikusi ziran mahaietan, eta hauekin, paregabeko fruta eskaintza. Sagarrak, kiwiak ere bai, kakiak salgai ikusi genituen, eta aurtengo azkenengo mizpiradiak ere izan ziren.
Datozten asteetan, eguberriak atzean utzita, normaltasunera itzuliko gara, eta horrekin bat, baita jatorduak ere. Paregabeko aukera izango da Tolosako azokan mahaiak kalitatezko eta guztiz osasungarriak diren jakiez betetzeko.
Prezioak atxikita.

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa