Oso giro ona eta alaia bizi izan zen Tolosako babarrunaren azoka bereziaren egunean. Eguraldia lagun zela, erosle eta bisitari asko gerturatu ziren postuetara, galdetu eta erosteko asmoz, salmenta bikainak lortu zirelarik. Babarruna, nola ez, nagusi izan zen, eta babarrun jana prestatzeko beharrezkoak diren guztiak hantxe zeuden, guztien eskuragarri.
Udaletxeak babarrunaren jaia zela eta antolatutako ekitaldi ugari izan dira astean zehar, zein asteburuan. Herritarren erantzuna, beti bezela, bikaina. Horrela, giro ezinhobea izan da, eta ia elkarte guztietan babarrunak bazkaldu dira.
Horietaz gain, azoka aurrera dihoa eta larunbat honetan ere, berrikuntzak aurkeztu ziren. Oraingoan, barazki exotikoak, Barazki bizidunak kolektiboaren eskutik: Pack-choi aza, Mizuna espinaka mota bat eta Radiccio endibia. Guztiak geratzeko etorri dira.
Prezioak, ondoko estekan.

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa