Tolosarrak karroza eta konpartsei forma ematen hasiak dira jada. Bide horretan, karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko aukera zabalduko du bihar, urtarrilak 19, Tolosako Udalak eta urtarrilaren 28a bitarte (barne) luzatuko da izen emateko epea.
Horretarako, aurten ere bi modu daude: batetik, www.tolosa.eus web orriaren bitartez eta bestetik, Kultur Etxeko sarrerako bulegora jota. Horretarako ordutegia honakoa da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Oinarriak, bete beharreko arautegia eta dokumentazioa www.tolosa.eus-en daude eskuragarri.
Iñauteriekin lotutako informazio guztia www.tolosa.eus-eko 'iñauteriak' atalean.
- Kultura, Festak eta Gazteria