Herritarrek zuzenean jarraitu ahal izan zuten Udal Musika Bandaren kontzertua, txupinazoa eta diana www.tolosa.eus -en. Gainontzeko ekitaldien erreportaiak burutu dira eta web orrian eskegi: danborrada, desfileak, karroza eta konpartsak, txarangak...
Horrez gain, 'Tolosako iñauteriak' youtubeko kanala eta sare sozialak (twitter, facebook eta instagram) abian izan dira, eta bertan ere ikusgai izan dira ekitaldiak. Seinale instituzional gisa zabaldu da gainera, nahi duen ororen esku egonez.
Herritar nahiz bisitariak #TolosakoIñauteriak traola erabiliz iñauterietako edukia elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.
Honatx ikusgai emanaldi guztiak:
- Kultura, Festak eta Gazteria