Nerabeen Prebentzio Mahaia urte osoan ari da gazteek erabaki arduratsuak har ditzaten lanean. Alor honetan, Ondo pasa, pasa gabe! kanpaina jarri da abian. Gipuzkoa mailan, DBHko ikasleen guraso guztiei eskutitza helarazi zaie Udalak gaiarekiko duen ardura azalduz eta aholku ezberdinak emanaz. Heziketa saio ugari egin dira gainera gazteekin, zinema saioak edo antzerkiak esaterako. Bestalde, esku-hartzea egin zen kaldererotan eta bigarren bat gauzatuko da Astelenitan: asteburu honetan gazte-lokaletan informazioa banatu dute Ai-Laket elkarteko kideek; eta astelehenean, berriz, Ai-Laket eta Inmakulada Gizarte Integrazioko ikasleek egingo dute kale eskuhartzea. Taberna eta dendei 18 urtez berako gazteei alkohola ez saltzeko deia egin zaie, euskarri ezberdinak banatuz ere. Gogoratu, iñauterietan, ondo pasa, pasa gabe!