13 minututan agortu ziren pasaden astelehenean Ostegun Gizen, Zaldunita, Astelenita eta Asteartitako zezen-ikuskizunen sarreren %70a. Hain zuzen, internet bidez saltzeko erreserbatu zen kopurua.
Bigarren sorta bat aterako da gaur eta bihar artean: kopuru osoaren %25a Leidorreko lehiatilan salduko da otsailaren 5 eta 6an, 16:00etatik 20:00etara edo agortu bitartean; eta gainontzeko %5a, zezen plazako lehiatilan bertan ikuskizun egunetan. Egunero 15:00etatik aurrera agortu arte.
Sarrerek 2017ko prezio berberak mantendu dituzte:
- Tendidoa: 2 euro lehiatilan; sarean 2,18€.
- Harmaila: 2 euro lehiatilan; sarean 2,18€.
Kontuan izan:
- Bai leihatilan eta bai internet bidez, bakoitzak aldiero gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu.
- Erositako sarrerak, internet bidez nahiz leihatilan, ezingo dira ez itzuli, ez eta aldatu ere.
- Astelenitako harmailako sarrerak ez dira salgai jarriko, harmaila osoa aisialdi taldeentzat baita.
- Kultura, Festak eta Gazteria